Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 31

Berriz ere, goizean eguraldi eguzkitsua izango dugu eta apenas ikusiko dugun hodeirik zeruan.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko. Haizeak hego-ekialdetik harro jotzen jarraituko du eta tenperatura balio altuenak 25-27 gradu bitartean errendituko dira.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Goizean zerua argiago agertuko zaigu, nahiz eta, aurreko egunekin alderatuz, erdi eta goi-mailako hodei gehiago ikusi. Arratsaldean hodei geruza trinkotzen joango da, baina ez da euririk espero. Haizeak hego-ekialdetik tarteka zakar jotzen jarraituko du eta tenperaturak behera egingo du, balio altuenak 22-24 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!