Eguraldi eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 30a

Goizean zerua erabat garbi agertuko zaigu eta eguzkiak gogotik lan egiteko aukera izango du.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina batere ondoriorik ekarri gabe. Haizeak hego-ekialdetik bizi joko du eta tenperatura balio altuenak 24-26 graduan errendituko dira.

Bihar antzeko giroa izango dugu. Berriz ere, goizean eguraldi eguzkitsua izango dugu eta apenas ikusiko dugun hodeirik zeruan. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko. Haizeak hego-ekialdetik harro jotzen jarraituko du eta tenperatura balio altuenak 25-27 gradu bitartean errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!