Giro eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 28a

Egun osoan zerua erabat garbi mantenduko da eta giro eguzkitsu eta epel batez gozatu ahalko dugu.

 Haizeak hego-ekialdeko ukitua hartuko du eta erdi-mailako geruzetan sartuko den aire-beroarekin termometroek nabarmen gora egingo dute, goia 22-23 graduan joaz.

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Hego-ekialdeko haizearen menpe jarraituko dugunez tenperatura altuak izango da eta 23-24 graduan joko dute goia. Zeruan aldiz aitzakiarik ez. Uneren batean hodeixkaren bat agertuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!