Hobetzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 27a

Goizean hodei-tapaki handia izango da oraindik eta ez da baztertzen lehen orduetan euri txiki moduan zer edo zer bustitzea.

Eguerditik aurrera atertu eta ostarte zabalak irekiko dira, eguna amaitzerako zerua garbi geratuz. Haizea ipar-ekialdetik ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, goia 14-15 graduan joaz.

Giro eguzkitsu eta epela bihar. Egun osoan zerua erabat garbi mantenduko da eta giro eguzkitsu eta epel batez gozatu ahalko dugu. Haizeak hego-ekialdeko ukitua hartuko du eta erdi-mailako geruzetan sartuko den aire-beroarekin termometroek nabarmen gora egingo dute, goia 22-23 graduan joaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!