Kaskartzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 26a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia izango ditugu.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, fronte ahul bat gerturatu, zerua estali eta euri-langar modura zaparradaren bat edo beste izango dugu, batez ere, ilunabar-gau partean. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 15-17 graduan errendituko dira.

Hobetzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hodei-tapaki handia izango da oraindik eta ez da baztertzen lehen orduetan euri txiki moduan zer edo zer bustitzea. Eguerditik aurrera atertu eta ostarte zabalak irekiko dira, eguna amaitzerako zerua garbi geratuz. Haizea ipar-ekialdetik ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, goia 14-15 graduan joaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!