Goizean giro motelarekin esnatuko gara

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 25a

Hodeiek zerua estaliko dute eta giroa ilun samarra izango da. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasaia izango dugu.

Eguerditik aurrera ordea, hodeitza zulatzen hasiko da eta arratsaldean ostarte politak izango ditugu. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura jaitsi eta 15-16 graduan joko du goia.

Kaskartzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia izango ditugu. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, fronte ahul bat gerturatu, zerua estali eta euri-langar modura zaparradaren bat edo beste izango dugu, batez ere, ilunabar-gau partean. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 15-17 graduan errendituko dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!