Giro lasaiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 24a

Goiza eguzkitsua izango da, non goi-hodeiren bat salbu, zeruan urdina nagusituko den.

Arratsaldean ordea, itsasotik behe-hodeiak sartzen joango dira eta egun amaieran zeruan hodeiak nagusituko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean hegotik ahul joko du. Arratsaldean ipar-mendebaldera egin eta zertxobait bizituko da. Tenperaturak gora egin eta 18-19 graduan joko du goia.

Goizean giro motelarekin esnatuko gara bihar. Hodeiek zerua estaliko dute eta giroa ilun samarra izango da. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasaia izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, hodeitza zulatzen hasiko da eta arratsaldean ostarte politak izango ditugu. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura jaitsi eta 15-16 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!