Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 23a

Egun osoz zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, uneren batean goi-hodeiren bat edo beste ikusiko dugun.

Haizeak ekialdetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenek gora egingo dute, 16-17 graduan joaz goia.

Bihar giro lasaiarekin jarraituko dugu. Goiza eguzkitsua izango da, non goi-hodeiren bat salbu, zeruan urdina nagusituko den. Arratsaldean ordea, itsasotik behe-hodeiak sartzen joango dira eta egun amaieran zeruan hodeiak nagusituko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean hegotik ahul joko du. Arratsaldean ipar-mendebaldera egin eta zertxobait bizituko da. Tenperaturak gora egin eta 18-19 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!