Hotza nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 21a

Giro hotz, baina lasaiak jarraipena izango du gaur. Berriz ere hodei geruzak trinkoa izaten jarraituko du egun osoan zehar.

Uneren batean ostarte batzuk agertuko dira, baina orokorrean hodeiak izango dira nagusi. Hala ere, hodei hauek ez dute euririk utziko egun osoan. Haizeak iparraldetik joko du, aurreko egunetan baino ahulago, eta tenperatura gradu pare bat igoko da, balio altuenak 8-9 graduan errendituz.

Moteletik hasiko da giroa bihar, baina orduek aurrera egin ahala hobera egingo du eguraldiak. Goizean hodeitza trinkoa izango da eta euri-langar pixka bat izango da. Eguerdirako ordea, erabat ateri geratuko da eta arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak iparraldetik ahul joko du eta tenperatura beste pixka bat igoko da, balio altuenak 10-11 graduan errendituz.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!