Giro hotza, baina lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 20a

Egun osoan zeruan hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, uneren batean ostarteren bat edo beste azaldu.

Hodei hauek egunsentian euri pixka bat utziko dute, baina goizeko lehen orduetarako erabat ateri geratuko da eta halaxe eutsiko dio egun osoz. Ipar-ekialdeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura balio altuenak hotzak izango dira, 6-7 gradutik pasako ez direlarik. Egunsentian egiten duen prezipitazio apurra, 400 metrotik gora elurretan izango da.

Giro hotz, baina lasaiak jarraipena izango du igandean. Berriz ere hodei geruzak trinkoa izaten jarraituko du egun osoan zehar. Uneren batean ostarte batzuk agertuko dira, baina orokorrean hodeiak izango dira nagusi. Hala ere, hodei hauek ez dute euririk utziko egun osoan. Haizeak iparraldetik joko du, aurreko egunetan baino ahulago, eta tenperatura gradu pare bat igoko da, balio altuenak 8-9 graduan errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!