Negu-beteko eguraldia izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 19a

Egun osoan zerua oso estalirik agertuko da eta euria hizpide izango da. Arratsaldeko lehen orduak arte zaparrada mardulak eta sarri botako ditu.

Egunaren bigarren zatian aldiz euri gutxiago egingo du. Ipar-haizea indarrean ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, tenperatura balio altuenak 7-8 graduan geratuko direlarik. Elurra egunaren lehen zatian 800-900 metrotan kokatuko da. Bigarrenean 500-600 metrotan.

Giro hotza, baina lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zeruan hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, uneren batean ostarteren bat edo beste azaldu. Hodei hauek egunsentian euri pixka bat utziko dute, baina goizeko lehen orduetarako erabat ateri geratuko da eta halaxe eutsiko dio egun osoz. Ipar-ekialdeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura balio altuenak hotzak izango dira, 6-7 gradutik pasako ez direlarik. Egunsentian egiten duen prezipitazio apurra, 400 metrotik gora elurretan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!