Giro goibelarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021ko mar. 18a, 06:59

Egun osoz zeruan hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek noizbehinka euri-langar modura zaparrada batzuk utziko dizkigute, non egunaren lehen zatian ugariagoak izango diren eta zaparrada mardulen bat ere izan daitekeen.

Haizeak ipar-ekialdetik bizi-bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 8-10 graduan errendituz. Egunaren bigarren zatian elur-maila 800 metrotan kokatuko da.

Negu-beteko eguraldia izango dugu. Egun osoan zerua oso estalirik agertuko da eta euria hizpide izango da. Arratsaldearen erdialde arte zaparrada mardulak eta sarri botako ditu. Egun amaieran aldiz, dezentez euri gutxiago egingo du. Ipar-haizea indarrean ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 7-8 graduan geratuko direlarik. Elurra egunaren lehen zatian 700-800 metrotan kokatuko da. Bigarrenean 500-600 metrotan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!