Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 14a

Giro kaskarra nagusituko da gaur. Egun osoz zerua oso estalitik mantenduko da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira. Gehienbat goizean botako du.

Arratsaldean badirudi zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango direla, egun amaierarako giro lasaiagoa geratuz. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 12-13 gradutik pasako.

Giro motel samarrarekin jarraituko dugu bihar. Zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarteka zipriztinen bat botako du, nahiz eta, oso gutxi izango den. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, goia 12-13 graduan joaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!