Giro argia goizean, eta lainotuago iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021ko mar. 13a, 06:59

Politetik hasiko dugu eguna, non, nahiz eta, erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertu diren zeruan, giro argia izango den.

Arratsaldean aldiz, hodei geruza trinkotzen hasiko da, zerua erabat estalirik geratuko da arratsalde erdirako eta ilunabarretik aurrera euri zaparrada batzuk izango dira. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik finkatuko da. Tenperatura igo egingo da, balio altuenak 15-16 graduan errendituz.

Igandean giro kaskarra izango dugu. Egun osoz zerua oso estalitik mantenduko da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira. Gehienbat goizean botako du. Arratsaldean badirudi zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango direla, egun amaierarako giro lasaiagoa geratuz. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 12-13 gradutik pasako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!