Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 12a

Goizean zerua erabat estalirik agertuko da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertzen hasi, arratsalde erdirako atertu eta eguna amaitzerako ostarte batzuk ere zabalduko dira.

Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, tenperatura balio altuenak 10-12 graduan errendituz.

Bihar politetik hasiko dugu eguna, non, nahiz eta, erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertu diren zeruan, giro argia izango den. Arratsaldean aldiz, hodei geruza trinkotzen hasiko da, zerua erabat estalirik geratuko da arratsalde erdirako eta ilunabarretik aurrera euri zaparrada batzuk izango dira. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik finkatuko da. Tenperatura igo egingo da, balio altuenak 15-16 graduan errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!