Kaskartzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 11

Kaskartzera egingo du eguraldiak gaur. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin, erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, giroa argia eta polita izango da.

Eguerditik aurrera ordea haizeak ipar-mendebaldera egin, zerua estalirik geratu eta ilunabarretik aurrera euri pixka bat ere egingo du. Tenperatura zertxobait igoko da eta maximoak 16-17 graduan errendituko dira.

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu bihar. Goizean zerua erabat estalirik agertuko da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertzen hasi, arratsalde erdirako atertu eta eguna amaitzerako ostarte batzuk ere zabalduko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, balio altuenak 10-12 graduan errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!