Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 10a

Eguraldi eguzkitsua izango dugu gaur. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, eguraldi eguzkitsua nagusituko zaigu egun osoz.

Egunaren bigarren zatian erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak hego ukitu bat izango du eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, 15-16 graduan joaz goia.

Kaskartzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin, erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, giroa argia eta polita izango da. Eguerditik aurrera ordea haizeak ipar-mendebaldera egin, zerua estalirik geratu eta ilunabarretik aurrera euri pixka bat ere egingo du. Tenperatura zertxobait igoko da eta balio altuenak 16-17 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!