Hobera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 9a

Hobera egingo du eguraldiak pixkanaka. Goizean zerua estalirik agertuko da eta tarteka euri-langar pixka bat izango da.

Arratsaldean aldiz atertu eta pixkanaka hodeitza saretzen joango da, egun amaierarako ostarte batzuk zabalduko direlarik. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 10-12 gradutik pasako.

Eguraldi eguzkitsua izango dugu bihar. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, eguraldi eguzkitsua nagusituko zaigu egun osoz. Egunaren bigarren zatian erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko dira baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak hego ukitu bat izango du eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!