Giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 6a

Goizean hodeiek zerua estaliko dute eta tarteka euri-langar pixka bat ere izango dugu.

Arratsaldean aldiz, atertu, hodeitza zertxobait saretu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, balio altuenak 10-11 graduan errendituz.


Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean eta eguerdi arte giro estali xamarra izango dugu eta berriz ere euri-langar pixka bat izango da han-hemenka. Arratsaldean giro ateria izango dugu eta, nahiz eta, hodeiak nagusitu, ostarteren bat edo beste ere ikusiko dugu. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko dira, 12-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!