Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 5a

Giro tristea izango dugu gaur. Egun osoz zerua hodei baxuz estalirik agertuko da eta gainera hodei hauek tarteka euria ere utziko dute. 

Euri-langar modura prezipitatuko du eta apenas pilatuko den litrorik, baina nahikoa izango da giro tristea uzteko. Haizeak iparraldetik ahul joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, tenperatura balio altuenak 13-14 graduan errendituz.


Giro freskoa izango dugu bihar. Goizean hodeiek zerua estaliko dute eta tarteka euri-langar pixka bat ere izango dugu. Arratsaldean aldiz, atertu, hodeitza zertxobait saretu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, balio altuenak 10-11 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!