Giro lasaiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 4a

Goizean zerua argiago agertuko da. Goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari.

Arratsaldean hodei trinkoagoak sartuko dira barnealdetik, baina ez dute euritarako joerarik ekarriko eta giroa lasaia izango da. Haizeak hegotik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 17-19 graduan joaz goia.

Giro tristea izango dugu bihar. Egun osoz zerua hodei baxuez estalirik agertuko da eta gainera hodei hauek tarteka euria ere utziko dute. Euri-langar modura prezipitatuko du eta apenas pilatuko den litrorik, baina nahikoa izango da giro tristea uzteko. Haizeak iparraldetik ahul joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, balio altuenak 13-14 graduan errendituz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!