Eguzkitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 3a

Giro eguzkitsua izango dugu gaur. Goizean goizetik hasi eta egun guztian zehar zeruan urdina nagusituko da.

Soilik goi-hodeiren bat edo beste ikusiko dugu eta ez diote trabarik egingo eguzkiari. Haizeak hegotik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 17-19 graduan joaz goia.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Goizean zerua argiago agertuko da. Goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari. Arratsaldean hodei trinkoagoak sartuko dira barnealdetik, baina ez dute euritarako joerarik ekarriko eta giroa lasaia izango da. Haizeak hegotik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 17-19 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!