Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko martxoaren 2a

Goizean hodei batzuk agertuko diren arren, ostarte zabalak izango dira eta giro argi eta polita izango dugu.

Arratsaldean hegoaldetik hodei trinkoagoak sartuko dira eta, nahiz eta, tantaren bat bota dezakeen, orokorrean ateri eutsiko dio. Haizeak hego-ekialdetik zakar ibiliko da goizean. Arratsaldean ahulduko da eta aldakorragoa izango da. Tenperatura balio altuenak 17-19 graduan errendituko dira.

 

Bihar giro eguzkitsua izango dugu. Goizean goizetik hasi eta egun guztian zehar zeruan urdina nagusituko da. Soilik goi-hodeiren bat edo beste ikusiko dugu eta ez diote trabarik egingo eguzkiari. Haizeak hegotik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 17-19 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!