Giro argiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 28a

Goizean oraindik hodeitza trinko samarra izango da. Hala ere, ez da euririk espero.

Arratsaldean hodeitza saretuagoa izango da, ostarte batzuk zabalduko dira eta giro argiagoa izango da. Haizeak hego-ukitua izango du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 13-15 gradu artekoak.

Giro atseginarekin hasiko dugu astea, zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarte zabalagoak izango dira. Haizeak hegotik jotzen jarraituko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 13-15 gradu artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!