Giro hotz samarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 27a

Goizean hodeiak nagusituko dira zeruan eta tarteka euri-langar pixka bat izango da. Arratsaldean giro lasaiagoa izango da, orokorrean ateri eutsiko dio eta ostarteren bat edo beste ere zabalduko da.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 9-11 gradu bitartean joaz goia eguneko erdiko orduetan.

Giro argiagoa izango dugu bihar. Goizean oraindik hodeitza trinko samarra izango da. Hala ere, ez da euririk espero. Arratsaldean hodeitza saretuagoa izango da, ostarte batzuk zabalduko dira eta giro argiagoa izango da. Haizeak hego-ukitua izango du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 13-15 gradu artekoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!