Giro goibela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek euri pixka bat ere utziko dute.

Euria gehienbat goizean izango da, baina euri-langar moduan izango denez, oso gutxi botako du. Arratsaldean giroa nahiko ateri geratuko da. Haizeak iparraldetik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura jaitsi egingo da, tenperatura altuenak 13-14 graduan errendituz.


Giro hotz samarra izango dugu bihar. Goizean hodeiak nagusituko dira zeruan eta tarteka euri-langar pixka bat izango da. Arratsaldean giro lasaiagoa izango da, orokorrean ateri eutsiko dio eta ostarteren bat edo beste ere zabalduko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 9-11 gradu bitartean joaz goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!