Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 25a

Giro lasaiarekin jarraituko dugu. Goizean hego-haizearekin giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldean aldiz haizeak ipar ukitua hartuko du eta hodeitza trinkoagoa izango da.

Hala ere, ez da euririk egiterik espero. Tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da eta balio altuenak 16-17 graduan errendituko dira.

Giro goibela izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta hodei horiek euri pixka bat ere utziko dute. Euria gehienbat goizean izango da, baina euri-langar moduan izango denez, oso gutxi botako du. Arratsaldean giro nahiko ateria geratuko da. Haizeak iparraldetik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 13-14 graduan errendituz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!