Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 24a

Berriz ere giro eguzkitsua izango dugu. Goizean behe-lainoa agertuko bada ere, segituan jasoko du eta giro urdina eta ederra geratuko zaigu.

Azken orduetan goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina bestelako ondoriorik gabe. Haizeak hegotik bizi jotzen jarraituko du eta tenperatura igo egingo da, maximoak 19-20 graduan geratuz.  
 
Giro lasaiarekin jarraituko dugu gaurkoan. Goizean hego-haizearekin giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldean, aldiz, haizeak ipar ukitua hartuko du eta hodeitza trinkoagoa izango da. Hala ere, ez da euririk egiterik espero. Tenperaturak bizpahiru gradu egingo du behera, eta maximoak 16-17 gradu artean kokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!