Giro eguzkitsu eta egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 23a

Goizeko behe-lainoa jaso ostean, egun osoan giro eguzkitsua eta egonkorra nagusituko da, zeruan urdina izango delarik jaun eta jabe.

Haizeak hegotik joko du, tarteka bizi eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 16-17 graduan joaz goia.

Bihar berriz ere giro eguzkitsua izango dugu. Goizean behe-lainoa agertuko bada ere, segituan jasoko du eta giro urdina eta ederra geratuko zaigu. Azken orduetan goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina bestelako ondoriorik gabe. Haizeak hegotik bizi jotzen jarraituko du eta tenperatura igo egingo da, balio altuenak 19-20 graduan errendituz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!