Aldaketa eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 21a

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin, hodeiak eta ostarteak eta giro epel eta atsegina izango dira, non tenperatura balio altuenak orduan emango diren eta epelak izango diren, 17-18 graduan joko dutelarik goia.

Eguerdian ordea haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zerua estaltzen joango da eta arratsaldean fronte baten bisita izango dugu. Euri zaparrada mardulak utziko ditu eta gainera tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat edo beste ere izango da. Arratsaldean nabarmen hoztuko du.

Astea euriarekin hasiko dugu. Goizean giro bustia izango dugu oraindik. Frontearen azken hondarrak izango dira eta oraindik zaparradaren bat edo beste emango da. Eguerditik aurrera haizeak hego-mendebaldera egingo du, atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Tenperatura asko jaitsiko da eta balio altuenak ez dira 10-12 gradutik pasako. Goizean egiten duena 1.200 metrotik gora elurretan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!