Udaberriko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 20a

Udaberri ukituko eguraldi ederra izango dugu. Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugun arren, zeruan urdina izango da nagusi eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatzeko aukera izango dugu.

 Haizeak hego, hego-ekialdetik joko du, non tarteka bolada zakarrak izango dituen. Tenperaturak gora egingo du eta balio oso goxoak izango dira, balio altuenak 20-21 graduan errendituz.

Biharko aldaketa eguna izango da. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin, hodeiak eta ostarteak eta giro epel eta atsegina izango dira, non tenperatura balio altuenak orduan emango diren eta epelak izango diren, 17-18 graduan joko dutelarik goia. Eguerdian ordea haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zerua estaltzen joango da eta arratsaldean fronte baten bisita izango dugu. Euri zaparrada mardulak utziko ditu eta gainera tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat edo beste ere izango da. Arratsaldean nabarmen hoztuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!