Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 19a

Giro ederra bueltan izango dugu gaur. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina giro argia eta polita izango dugu.

Haizeak hego-mendebaldetik joko du, non tarteka bolada zakar batzuk utziko dituen. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 17-18 graduan errendituko dira.

Bihar ere udaberri ukituko eguraldi ederra izango dugu. Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugun arren, zeruan urdina izango da nagusi eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatzeko aukera izango dugu. Haizeak hego, hego-ekialdetik joko du, non tarteka bolada zakarrak izango dituen. Tenperaturak gora egingo du eta balio oso goxoak izango dira, balio altuenak 20-21 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!