Kaskartzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 18a

Giro kaskarragoa izango dugu gaur. Goizean hodeiak ugariak izanagatik, nahiko giro lasaia izango dugu, hala ere.

Eguerditik aurrera ordea, fronte baten eskutik euritarako joera handiagoa izango du eguraldiak. Zaparrada batzuk botako ditu, orokorrean indar handirik gabeak. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du. Arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik kokatuko da. Tenperatura jaitsi eta ez da 14-16 gradutik pasako.

Giro ederra bueltan izango dugu biharkoan. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina giro argia eta polita izango dugu. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, non tarteka bolada zakar batzuk utziko dituen. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 17-18 graduan errendituko dira.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!