Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 17a

Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira, baina berriz ere ostarteak gailenduko dira zeruan.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, berriz ere hodeitza areagotu egingo da, egun amaierarako zerua estalirik geratuz. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura balio altuenak 16-18 graduan errendituko dira.

Giro kaskarragoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izanagatik, nahiko giro lasaia izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, fronte baten eskutik euritarako joera handiagoa izango du eguraldiak. Zaparrada batzuk botako ditu, orokorrean indar handirik gabeak. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du. Arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik kokatuko da. Tenperatura jaitsi eta ez da 14-16 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!