Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 16a

Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira, baina ostarteak gailenduko dira zeruan.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea hodeitza trinkotuko da, zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan euri pixka bat ere izango da, nahiz eta, oso gutxi bota. Haizeak goizean hegotik zakar joko du; arratsaldean ahuldu eta mendebaldetik kokatuko da eta tenperatura balio altuenak 15-17 graduan errendituko dira.

Giro atseginarekin jarraituko dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira, baina berriz ere ostarteak gailenduko dira zeruan. Arratsaldeak aurrera egin ahala, berriz ere hodeitza areagotu egingo da, egun amaierarako zerua estalirik geratuz. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura balio altuenak 16-18 graduan errendituko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!