Giro egonkor eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 13a

Hego-haizea bueltan izango dugu eta horrekin, batetik tenperatura igo egingo da, eta bestetik giro lasaia izango dugu.

Goizean hodei baxu batzuk eta ondoren tarteka goi-hodeiren bat edo beste agertu arren, hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Tenperatura balio altuenak igo egingo dira eta 16-18 graduan joko dute goia.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu. Goizean giro eguzkitsua izango dugu, non goi-hodeiren bat edo beste salbu, zeru urdina nagusituko den. Eguerditik aurrera goi-hodei hauek ugaritu egingo dira, zeruari kolore zurixka emanez, baina ez dute bestelako ondoriorik izango. Haizea aldakor ibiliko da, tarteka hego-ukitu batekin eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 14-16 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!