Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 12a

Egun osoz hodeitza handia izango da eta euritarako joera nabarmena izango du.

Euri zaparrada mardulenak goizean botako ditu, non nahiko etengabe egingo duen. Arratsaldean tarte-katuagoak eta ahulagoak izango dira, baina ez du erabat atertzerik lortuko. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta tenperatura balio altuenak ez dira 11-12 gradutik pasako.

Larunbatean giro egonkor eta lasaia egongo da. Hego-haizea bueltan izango dugu eta horrekin, batetik tenperatura igo egingo da, eta bestetik giro lasaia izango dugu. Goizean hodei baxu batzuk eta ondoren tarteka goi-hodeiren bat edo beste agertu arren, hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Tenperatura balio altuenak igo egingo dira eta 16-18 graduan joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!