Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 10a

Kaskarretik hasiko dugu eguna, baina orduek aurrera egin ahala hobetuko du.

Goizaldean eta goizean euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera ordea, atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak pare bat gradu jaitsiko dira, 11-13 graduan joaz goia. Goizaldean elur-maila 1.000 metrotan egongo da, baina ondoren gora egingo du.

Giro lasai eta atsegina. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak ugariak izango dira eta giro argiaz gozatu ahalko da. Eguerditik aurrera hodeitza trinkotzen joango da, egun amaierarako zeru estalia geratuz. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak hego/hego-mendebaldeko norabidea izango du, tarteka bolada biziak utziko dituelarik. Tenperatura igo eta 14-15 graduan joko du goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!