Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 9a

Egun osoz zeruan hodei asko ikusiko dugu eta hodeitza horrek euria ere utziko du.

Goizean ez du euri askorik egingo, orokorrean zaparrada tartekatuak eta ahulak izango direlarik. Arratsalde erditik aurrera ordea zaparradak ugaritu egingo dira eta mardulago egingo du. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 13-15 graduan errendituko dira.

Bihar kaskarretik hasiko dugu eguna, baina orduek aurrera egin ahala hobetuko du. Goizaldean eta goizean euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera ordea, atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak pare bat gradu jaitsiko dira, 11-13 graduan joaz goia. Goizaldean elur-maila 1.000 metroan egongo da, baina ondoren gora egingo du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!