Giro aldakorra, baina lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko otsailaren 3a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giroa argia eta atsegina izango da. Eguerdi inguruan hodeitza trinkotu egingo zaigu eta tantaren bat edo beste izango da.

Arratsaldean orokorrean giro lasaia nagusituko da. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, goizean bizi xamar eta tenperatura balio altuenak 15-17 gradu bitartean errendituko dira.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoz erdi eta goi-mailako hodei dezente agertuko da, trinkoagoak izango direlarik egunaren amaiera aldera, non puntualki euri pixka bat egin dezakeen. Haizeak goizean hegotik joko du eta arratsaldean aldakor geratuko da. Tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, balio altuenak 14-16 graduan errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!