Euri giroarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 31

Zaparradak egun osoan izango ditugu, baina sarriago eta mardulago botako du egunaren lehenbiziko zatian.

Bigarrenean tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira. Goizean mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Arratsaldean hego-mendebaldekoa sartu eta ahultzera egingo du. Tenperatura balio altuenak ez dira 12-13 gradutik pasako.

Giro goibela izango dugu astea hasteko. Egun osoan zerua estalirik egongo da eta euria izango da protagonista. Zaparradak sarri botako ditu eta egun osoan gainera. Ipar-mendebaldeko haizearekin termometroak antzeko balioetan mugituko dira, balio altuenak 12-13 graduan geratuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!