Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 30a

Zerua oso hodeitsu mantenduko da egun osoan eta euri zaparrada batzuk izango ditugu egunean zehar, tarteka mardulak izango direlarik.

Haizeak oso zakar joko du mendebaldetik eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, goia 13-14 graduan joaz.

Euri giroarekin jarraituko dugu igandean. Zaparradak egun osoan izango ditugu, baina sarriago eta mardulago botako du egunaren lehen biziko zatian. Bigarrenean tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira. Goizean mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Arratsaldean hego-mendebaldekoa sartu eta ahultzera egingo du. Tenperaturak beste koskatxo bat behera egin eta ez da 12-13 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!