Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 29a

Goizean hodeitza handia izango da eta euri zaparradaren bat edo beste izango dugu.

Eguerditik aurrera ordea, atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak goizean mendebaldetik joko du, egunaren bigarren zatian hego-mendebaldetik finkatu eta indarra hartuko duelarik. Tenperatura balio altuenak koskatxo bat jaitsiko dira, 16-17 graduan joaz goia.

Giro kaskarra izango dugu gaur. Zerua oso hodeitsu mantenduko da egun osoan eta euri zaparrada batzuk izango ditugu egunean zehar, tarteka mardulak izango direlarik. Haizeak oso zakar joko du mendebaldetik eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, goia 13-14 graduan joaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!