Giro epela eta argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 28a

Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, zeruari kolore zurixka emanez, baina ez dute bestelako ondoriorik izango eta giro argia eta polita izango dugu.

Haizeak hego-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura balio altuenak gora egingo dute, 17-18 graduan joko dutelarik goia.

Bihar giro nahasia izango dugu bueltan. Goizean hodeitza handia izango da eta euri zaparradaren bat edo beste izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak goizean mendebaldetik joko du, egunaren bigarren zatian hego-mendebaldetik finkatu eta indarra hartuko duelarik. Tenperatura balio altenak koskatxo bat jaitsiko dira, 16-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!