Zeru estalia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 27a

Giro motela izango dugu gaur. Goizean zerua estalirik egongo da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu.

Arratsaldean pixkanaka euria gutxitzen joango da, egun amaierarako ateri geratuko delarik. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak beste koskatxo bat igoko dira, 14-15 graduan joaz goia.

Giro epela eta argia izango dugu bihar. Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, zeruari kolore zurixka emanez, baina ez dute bestelako ondoriorik izango eta giro argia eta polita izango dugu. Haizeak hego-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura balio altuenek gora egingo dute, 17-18 graduan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!