Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 26a

Goizean giro lasaia izango dugu. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta hego-mendebaldeko haizearekin eguraldi atsegina izango dugu.

Eguerditik aurrera haizea mendebaldu, zerua estali eta euritarako joera hartuko du. Euri gutxi botako du, baina zer edo zer bustiko du. Tenperatura igo eta balio altuenak 13-14 graduan errendituko dira.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean zerua estalirik egongo da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu. Arratsaldean pixkanaka euria gutxitzen joango da, egun amaierarako ateri geratuko delarik. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak beste koskatxo bat igoko dira, 14-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!