Euri kontuekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 24a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte euri dezente izango dugu.

Zaparrada mardulak izango dira eta sarri botako du. Arratsaldean zehar zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, dezentez euri gutxiago botako duelarik. Haizeak mendebaldetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak 9-10 graduan errendituko dira.

Giro goibelak jarraipena izango du astelehenean. Aurreko egunekin alderatuz euri gutxiago botako du, baina egunean zehar zaparradak emango direnez, giro tristearekin jarraituko dugu. Mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura balio altuenak 9-10 gradutik pasa ezinik ibiliko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!