Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 23a

Goizaldean zaparradaren bat edo beste emango den arren, ez du euri askorik egingo.

Hala ere, puntualki ekaitzak jo dezake. Eguerditik aurrera zaparradak ugaritu egingo dira eta arratsalde euritsua geratuko zaigu, litro dezente pilatuko direlarik. Haizeak mendebaldetik zakar joko du goizean; arratsaldean indarra galduko du. Tenperatura balio altuenak 8-9 graduan errendituko dira. Elur-maila goizaldean 800 metrotan kokatuko da. Gainontzeko orduetan 1.000 metrotan kokatuko da.

Euri kontuekin jarraituko dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte euri dezente izango dugu. Zaparrada mardulak izango dira eta sarri botako du. Arratsaldean zehar zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, dezentez euri gutxiago botako duelarik. Haizeak mendebaldetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak 9-10 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!