Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 22a

Fronte batek hodeitza handia eta euria ekarriko dizkigu.

Euri gehien goizean eta arratsaldearen erdialdera arte botako du. Tarteka zaparrada mardulak botako ditu. Egunaren amaieran zaparradak urritu eta ahuldu egingo dira. Tenperatura balio altuenak goizaldean emango dira, 9-10 graduan joko dutelarik goia. Egunean zehar hoztu egingo du. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da.

Larunbatean giro euritsua izango dugu. Goizaldean zaparradaren bat edo beste emango den arren, ez du euri askorik egingo. Hala ere, puntualki ekaitzak jo dezake. Eguerditik aurrera zaparradak ugaritu egingo dira eta arratsalde euritsua geratuko zaigu, litro dezente pilatuko direlarik. Haizeak mendebaldetik zakar joko du goizean; arratsaldean indarra galduko du. Tenperatura balio altuenak 8-9 graduan errendituko dira. Elur-maila goizaldean 800 metrotan kokatuko da eta gainontzeko orduetan 1.000 metrotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!