Kaskartzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 21a

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin giro nahiko lasaia izango dugu. Erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da, baina orokorrean ateri eutsiko dio.

Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin, hodeitza trinkotu eta euritara joko du, tarteka zaparrada batzuk izango ditugularik. Hala ere, euri gutxi botako du. Termometroek gora egin eta balio altuenak 15-17 graduan errendituko dira.

Bihar giro kaskarra izango dugu berriz ere. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin, nahiz eta, hodeiak nagusitu, euri gutxi botako du. Eguerditik aurrera ordea, haizeak ipar-mendebaldera egin eta euritarako joera nabarmenagoa hartuko du. Tarteka zaparrada mardulak botako ditu. Tenperatura balio altuenak goizaldean emango dira. 9-10 graduan joko dutelarik goia. Egunean zehar hoztu egingo du. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!